2013/05/16

Laguntza eske



Ez dugu horren dotore etorri behar...


50.Urteurreneko ekitaldi nagusian "lunch" txiki bat eskeini nahiko genieke bertaratuko diren guztiei.
Irakasle talde bat martxan jarri da dagoeneko, baina gurasoen laguntza ere behar dugu egun horretan mahaiak prestatu, janaria eta edaria bertan jarri...holakoak egiteko. Janaria prest egongo da, horretaz ez zarete kezkatu behar.
Hamar-hamabost pertsona behar ditugu gutxigorabehera.
Baten bat animatu ezkero, idazkaritzan izena eman edo blogaren goikaldean dagoen kontaktutarako helbidera idatzi edo telefonoz deitu.



Gurean askoz erosoago egongo gara! 

2013/05/08

Ekitaldi nagusia


Martxan dago jada Deustuko Ikastolako 50.Urteurreneko ekitaldi nagusiaren antolakuntza.
Maiatzaren 24an izango da ekitaldia eta hauxe izango da ekitaldiaren programa:

17.30etan   Dantza erakustaldia patioan
18.30etan   Ohorezko aurreskua
                  Agurra
                  Bertsolariak
                  1963ko ikasleei egindako gogorapena
                  Ikastolaren Historiari buruzko liburuaren aurkezpena
                  Leire Saitua (kitarra)
                  Olatz Saitua sopranoaren emanaldia
                  (pianojolea: Iñaki Belasko)
                  Amaiera

Hau da aurreratu dezakeguna oraingoz.
Guzti hau aurrera ateratzeko irakasle zein gurasoen laguntza beharko dugu. Aurretik eskerrak ematen dizkizuegu. Ziur gaude primerako ekitaldia aterako dala. Animatu zaitezte!

2013/05/02

IKASTOLAREN HISTORIA(6): ESKOLA KONTSEILUA ETA IKT GARAIA

Ikastetxeko Organo gorena ASANBLADA izatetik ESKOLA KONTSEILUA izatera
1993an publifikazioa onartu zenetik Ikastetxeko Organo Gorena Asanblada izaen jaraitzen zuen, Batzorde Iraunkorra asanbladen arteko organoa izanik. Bertan eskola komunitateko kide guztiek hartzen zuten parte, botazioak ponderatuak baziren ere. Asanbladak Euskal Eskola Publikoaren legeak adierazten duena betetzen ez zuenez, beste ikastetxeek duten Eskola Kontseilua eratu beharra zegoen. Prozesua 2003-2004 ikasturtean aurrera eraman zen eta horrela 2004ko abenduaren 9an Ikastolako Kontseilua bildu zen lehengo aldiz bere historian, ordudanik ikastolaren gai garrantzitsuenak bertan eztabaidatzen direlarik.
2003-04 ikasturtean ere 2 urteko gela berreskuratu ahal izan zen, heziketa eskeintza luzatuz eta Ikastolari zentzu gehiago emanez: Deustuko Ikastola Publikoa eta Integrala IPI (2 urtetik 16 urtera arte). Eraikin berrira igarotzerakoan, arazo administratiboak zirela-eta, 1980-81 ikasturtetik  San Felitzisimoko lokaletan martxan jarritako 2 urteko gela galdu behar izan zen eta ordutik, erronka hori izan du ikastetxeak.
Hurrengo ikasturtean, bigarren 2 urteko gela zabaldu ahal izan zen eta balioanitzeko gunea ere bai.
2003-04 ikasturtean ere beste ekimen berri bati hasiera eman zitzaion: Ikastolaren ikasturte bukaerako aldizkaria (urtekaria).
IRAGANA GOGOAN   ETORKIZUNA AHOAN

Ordutik aurrera, aldizkaria urtero-urtero berriak, asmoak, lanak, ekimenak, kezkak, iritziak... eta batez ere argazkiak agertzeko gunea bilakatu da. Ikastolaren bizitza ezagutzeko tresna bat da.
2004. urtean ere, 40. urteurrena zela eta, Ikastolako web orrialdea sortzeko une aproposa zela erabaki zen eta irakasle talde bat, guraso batzuen gidaritzapean bildu eta lanean hasi ziren.
Baina azken urte hauetan izan den beste aldaketa handia IKTkoekin zerikusia duen guztia da, hau da, Informazio eta Komunikazio Teknologiekin eta horrekin batera Ikastolaren webgunearen itxura berrizteko momentua heldu zen. 2010-11 ikasturtetik aurrera, webgune berritua daukagu:
www.deustukoikastola.net
Guraso Elkarteak ere bere webgunea martxan jarri zuen:
www.deustukoikastola.org
Hezkuntza Sailak eskola 2.0 programa burutu egin du urte hauetan. Horren ondorioz, LHko 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1. eta 2. mailetan ikasleek ordenagailu eramangarri bana daukate lan egiteko, talde hauen gelak arbel digitalez hornituta daudela. Honek guztiak lan egiteko aukera onak eta berriak eskeintzen ditu. (Internetean nabigatzea, blogak sortzea, lana sarean egitea,...) Ikastolan ere hornikuntza informatikoa osatzeko ahalegin handia egin da, jadanik zeuden informatika bi gelez gain, gela guztietan ordenagailu bana gutxienez edukitzeko, eta, eskola 2.0 programa barruan ez zeuden geletan kanoia jartzeko, batez ere gela berezietan (musika, biblioteka,...) Honekin lotuta, ez dugu ahaztu behar administrazioan eta irakasleen lanean informatikak eskeini duena, webgunea eta ikastolako blogak sortu direla,... Gero eta aukera gehiago emango dute teknologia berriek.
Bestalde, azken urteetan ikastolaren dokumentazioa berritzeari ekin zaio, gure ikastetxea eguneratzeko oinarrizko lana dena. Antolaketa eta Funtzionamendu Araudia berritu da jadanik, Hezkuntza Proiektua berritzen ari da Batzorde Akademikoa eta Curriculum Proiektua erdi eginda dago. Hurrengo urteetan jarraitu beharko da lan honetan, merezi du eta.
Iritsiko naiz
argiak jarraituz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
itzuliko naiz
aurkituko zaitut
begiak itxiz gertu sentituz.          Ken Zazpi, Noizbait
Gaur egun, ikastolan 715 ikasle daude Josu Sainz de la Mazaren zuzendaritzapean; bere aurretik Nerea Aranburu egon zen. Ikasleak, HH eta LHn bi talde maila bakoitzeko eta DBHn hiru talde mailako antolatzen dira. Matrikula garaian taldeak betetzen dira, Ikastolak Deustuko gizartearen oniritzia duelako seinale.

Guraso Elkarteko lehendakaria Ugutz Txopitea da.

 

2013/05/01

MAIATZAKO BILBAO ALDIZKARIAN

Mende erdiko ibilbidea ez da, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula. Hori dela eta, maiatzean ere komunikabideetan agertzen jarraituko dugu. Hona hemen BILBOko aldizkarian azaldu dena.



2013/04/30

LIBURUAREN EGUNEKO OSPAKIZUNA

Badira urte batzuk andereño Nevak, liburuaren eguna dela eta, Ikastolako ikasle eta irakasle guztiak martxan jartzen gaituena. Aurten ere lanean aritu gara Ikastolaren 50. urteurrena gaia ardatza izanik.
Lan guztien erakusketa zabalik egon da hiru egunetan; ikasle eta irakasle guztiak pasatu gara bertatik, baita guraso asko ere.














2013/04/28

IKASTOLAREN HISTORIA(5): ALDAKETEN GARAIA

Urteak aurrera joan ahala, beste behar batzuk antzeman ziren eta 1991/92 ikasturtean batxillergo ikasketak ematen hasi ziren. Hala ere, irakasteko baimena bazegoen ere, dirulaguntza ofizialik ez; hortaz, guraso guztiek lagundu zuten egitasmo hori abian jartzeko.


Batxillergoko ikasketak egin zituen lehen taldea.( BBB3)
  Euskadiko Hezkuntzaren sare publikoan sartzeko prozesua izan zenean, Deustuko Ikastolaren Asanbladaren gehiengoak (2/3) horren alde egin zuen eta 1993/94 ikasturtetik aurrera Deustuko Ikastola OHO eta BBB irakasteko Ikastola publiko bihurtu zen.


Ondoren, 1994/95 ikasturtearen amaieran,UBI emateko baimena lortu zen eta 1995/96 ikasturtean 2 urtetik unibertsitatera arteko ikasketak Deustuko Ikastolan egindako lehenengo promozioa atera zen.



UBI ko lehen promozioa

Ikasketa bidaian

Horrela beste bi talde gehiago egon ziren.


UBIko bigarren promozioa

 
UBIko hirugarren promozioa

Ikasturte berean Hezkuntza Sailak Euskadiko Hezkuntza-mapa berria (LOGSE) ezarri zuen eta hortik aurrera, Deustuko Ikastola Derrigorrezko Lehengo eta Bigarren Hezkuntzak irakatsiko zituen Ikastetxe Publiko Integral bihurtu zen. DEUSTUKO IKASTOLA IPI. (Bizkaian era hortako ikastetxe bakarra)
1998/99 ikasturtean DBHko lehenengo  promozioak amaitu zituen bere ikasketak Ikastolan.

DBHko lehen promozioa

Tartean, beste bi promozioak bere BBBko ikasketak amaitu gabe atera behar izan ziren beste ikastetxe batera.

BBB2 talde hau ikasketak amaitzera atera behar izan zen

OHO 8. mailako talde hau 1998an atera behar izan zen BBB3.ko ikasketak amaitzera
  Horrez gain, Deusto Ikastetxe Publikoaren “D” ereduko lerroa Ikastolan integratu zen eta “Beltran y Casado”ren eraikina osorik Ikastolarentzat izatea erabaki zen. Horren guztiaren ondorioz, 1996/97 ikasturtetik aurrera Deustuko Ikastolak 3 urtetik 16 urtera arteko euskaraz hutsezko ikasketak emango ditu, hiru lerrorekin, hau da, hiru ikasgela maila bakoitzeko.
Hezkuntza Ordezkaritzak eragindako aldaketa horiek eta matrikula-arrakastak, leku arazo handia lortu zuten eta zenbait erakunderekin hitz egiten jardun zuten arazoari irtenbidea emateko asmoz.
Bizkaiko Ordezkaritzarekin harremanetan egon ondoren eta irtenbide egokirik adostu gabe, 2002-03 ikasturtean Deustuko Ikastola 2 lerroko ikastetxea izatea erabaki behar izan zen toki faltagatik. Beraz, 2003-04 ikasturtetik aurrera, matrikula garaian bi ikasgelarako baino ez da umerik onartu. Neurri horrek bi urteko umeentzat gela berria egokitzea, aintzina legez, ahalbidetu zuen. Hurrengo ikasturtean,bi urteko bigarren gela eta balioaniztuneko gunea zabaldu zen.
Hala ere, jolaslekuaren arazoa ez zen konpondu. Ikasleak txandaka atera behar dira atsedenaldietan, patio eta gune desberdinak erabiliz.
2003-04 ikasturtean Ikastolaren 40. urteurrena ospatu zen. 755 ikasle, 70 langile eta 527 sendi dira komunitatearen partaideak. Haur Hezkuntzako 9 ikasgela, Lehen Hezkuntzako 18 ikasgela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 11 ikasgelez osatuta.
Zuzendaria Itziar Uriarte zen; Guraso Elkarteko lehendakaria, Josune Sancho .
40 urte luze horietan 1800 ikasle baino gehiago igaro dira Deustuko Ikastolatik; ikasleen 28 promozio: 22 talde OHOkoak, horietatik 3 ikastaldek UBI ra arte amaitu zuten, eta DBHko 6 talde.
Juan Kruz Gorostizak zuzendaritza utzita, Anabel Iturrioz eta Angel Gonzalez izan ziren ondoren izendatutako zuzendariak. Guraso Elkartean, Jesus Mari Azanza, Juan Carlos Aretxabaleta  eta Juan Karlos Trifol aritu ziren lehendakari moduan.
Eta 2004ko apirilaren Prest aldizkarian irakur genezakeena gogoratuz:
“Zailtasunak eta oztopoak gainditu dira, beste batzuk agertuko dira baina komeni da gogoratzea gaur egun ohikoena iruditzen zaiguna, behin batean ametsa besterik ez zela izan... Besteek uzten zigutena geneukan, besterik ez. Hala ere, Ikastola eraikin bat baino gehiago da. Ziru nago ni bezalako ehunka gazte eta ez hain gaztek betiko eramango dutena Ikastola bihotzean. Nire kasuan, behintzat, horrela da.”
<

IKASTOLAREN HISTORIA(4): BELTRAN eta CASADO - 25.URTEURRENA

Hirugarren aldi bat zabaldu  zen, lokalena. Azpiegitura egoki bat lortzea izan zen helbururik nagusiena, 1981. urtearen amaieran behar genuena Eskolaurrea eta OHO-ko 16 unitatez osatutako Ikastola onartzeko moduko eraikin bat.
Udalarekin harremanetan jarri eta aukera ezberdinak aztertu ziren: “La Viña “ deituriko lur saila, Teologia Fakultatea izandako eraikina, Gormutuen Ikastetxe izandakoa eta “Beltran y Casado, S.A.” industri eraikina.


1986.eko irailan Beltran y Casado, S.A. eraikin industriala izandako toki berean eraikitako lokaletan ikasturtea hasi zen arte, gestioak bata bestearen atzean burutu ziren Ikastola zutik eta taiuz ikusi arte. Harremanak, ikustaldiak, eskaerak, negarrak, “mehatxuak”, etab., egin ziren proiektu honekin nolabaiteko zerikusia izan zezakeen edozeinekin. Hau guztiau idatzirik dago eta 1987.urtearen amaieran Eusko Jaurlaritzara bialdutako txosten bateko 50 apartadutik 46k osotu zuten. Kontuan hartu behar da hipotekatuta zeuden lur sail eta eraikinak Udalak erosi egin behar izan zituela Eusko Jaurlaritzaren esku uzteko eta honek eraiki zuen ikastetxe barria, lur sailen birkalifikazioa egin, lokal zaharrak bota eta barriak eginez. Erakunde publikoek ilegaltzat jo zuten Deustuko Ikastola bezalako entitate “pribatu” baten esku iztea lokalak baina Ikastolak sare publikoan sartzeko legea bideratu zenean,  hor sartzeko borondatea zuela ikusirik, onartu egin zen.
Hortaz, instituzioekin bost urtetan harremanetan egon ondoren eta hainbat zailtasunen gainetik, 1986ko irailean Deustuko Ikastola gaur egungo eraikinera pasatu zen, “Beltran y Casado, S.A.” birmoldatutako lantegiaren alde batera, alegia.

Lokal barriak okupatzerakoan arazoak sortu ziren Deustuko Ikastetxe Publikoarekin, eurek egindako hazkunde eskabideari Udalak eraikin berbera erabiltzeko erantzun baitzion.
Urteotan Jesus Mari Arostegi, Mari Angeles Elorz eta Martin Garmendia izan ziren Erretore Batzordeko Buru eta Itziar Uriarte eta Juan Kruz Gorostiza Pedagogi Zuzendari.
1988/89 ikasturtean, laugarren etapako hirugarrenean geunden; Erretore Batzorde Buru Martin Garmendia genuen, 531 ikaslek ziharduten ikasten, Juan Kruz Gorostizak jarraitzen zuen Pedagogi Zuzendari bezala, 25 irakasle eta 5 ezirakasle bere ardurapean izanik.
Etapa honen berezitasunik nagusiena gure seme-alaben heziketan hain garrantzi haundikoa izango den Euskal Eskola Publikoan sartzea izan zen.
25 urte beteta zeuden gurasoen ahaleginari esker, hainbat eta hainbat laguntzaileri esker eta, nola ez, irakasleen lan eskergabeari esker. Gure seme-alaben heziketa, osoa eta kalitatezkoa izan zela esan behar da, zer esanik ez, Euskal Herriaren eta euskararen ezagutzan eta erabileran oinarritua.



2013/04/23

2013/04/22

LIBURUAREN EGUNA IKASTOLAN

Guraso eta blogaren jarraitzaile agurgarriok:
Aste honetan, hilak 24, 25 eta 26, Liburuaren Eguna ospatuko dugu ikastolako sarrera nagusian. Aurten Ikastolaren urteurrena aukeratu dugu gai bezala eta ikasle gehienek parte hartu dute lan ezberdinak eginez. Klase orduetan talde guztiak pasatuko dira erakusketa ikusten eta familientzako txanda 5etatik 6:30ak arte izango da. Biblioteka itxita egongo da egun horietan.
GUZTIOK  ZAUDETE GONBIDATUTA!
Ikasleen lanaz gain, aintzinako euskarazko liburuen erakusketa antolatu nahi dugu. Etxean honelakoak edukiz gero, egun hauetan seme-alabekin ekartzea eskertuko genuke. Oso ondo zainduko ditugu.
Eskerrik asko!