Batxillergoko ikasketak egin zituen lehen taldea.( BBB3) |
Ondoren, 1994/95 ikasturtearen amaieran,UBI emateko baimena lortu zen eta 1995/96 ikasturtean 2 urtetik unibertsitatera arteko ikasketak Deustuko Ikastolan egindako lehenengo promozioa atera zen.
UBI ko lehen promozioa |
Ikasketa bidaian |
Horrela beste bi talde gehiago egon ziren.
UBIko bigarren promozioa |
UBIko hirugarren promozioa |
Ikasturte berean Hezkuntza Sailak Euskadiko Hezkuntza-mapa berria (LOGSE) ezarri zuen eta hortik aurrera, Deustuko Ikastola Derrigorrezko Lehengo eta Bigarren Hezkuntzak irakatsiko zituen Ikastetxe Publiko Integral bihurtu zen. DEUSTUKO IKASTOLA IPI. (Bizkaian era hortako ikastetxe bakarra)
1998/99 ikasturtean DBHko lehenengo promozioak amaitu zituen bere ikasketak Ikastolan.
DBHko lehen promozioa |
Tartean, beste bi promozioak bere BBBko ikasketak amaitu gabe atera behar izan ziren beste ikastetxe batera.
BBB2 talde hau ikasketak amaitzera atera behar izan zen |
OHO 8. mailako talde hau 1998an atera behar izan zen BBB3.ko ikasketak amaitzera |
Hezkuntza Ordezkaritzak eragindako aldaketa horiek eta matrikula-arrakastak, leku arazo handia lortu zuten eta zenbait erakunderekin hitz egiten jardun zuten arazoari irtenbidea emateko asmoz.
Bizkaiko Ordezkaritzarekin harremanetan egon ondoren eta irtenbide egokirik adostu gabe, 2002-03 ikasturtean Deustuko Ikastola 2 lerroko ikastetxea izatea erabaki behar izan zen toki faltagatik. Beraz, 2003-04 ikasturtetik aurrera, matrikula garaian bi ikasgelarako baino ez da umerik onartu. Neurri horrek bi urteko umeentzat gela berria egokitzea, aintzina legez, ahalbidetu zuen. Hurrengo ikasturtean,bi urteko bigarren gela eta balioaniztuneko gunea zabaldu zen.
Hala ere, jolaslekuaren arazoa ez zen konpondu. Ikasleak txandaka atera behar dira atsedenaldietan, patio eta gune desberdinak erabiliz.
2003-04 ikasturtean Ikastolaren 40. urteurrena ospatu zen. 755 ikasle, 70 langile eta 527 sendi dira komunitatearen partaideak. Haur Hezkuntzako 9 ikasgela, Lehen Hezkuntzako 18 ikasgela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 11 ikasgelez osatuta.
Zuzendaria Itziar Uriarte zen; Guraso Elkarteko lehendakaria, Josune Sancho .
40 urte luze horietan 1800 ikasle baino gehiago igaro dira Deustuko Ikastolatik; ikasleen 28 promozio: 22 talde OHOkoak, horietatik 3 ikastaldek UBI ra arte amaitu zuten, eta DBHko 6 talde.
Juan Kruz Gorostizak zuzendaritza utzita, Anabel Iturrioz eta Angel Gonzalez izan ziren ondoren izendatutako zuzendariak. Guraso Elkartean, Jesus Mari Azanza, Juan Carlos Aretxabaleta eta Juan Karlos Trifol aritu ziren lehendakari moduan.
Eta 2004ko apirilaren Prest aldizkarian irakur genezakeena gogoratuz:
“Zailtasunak eta oztopoak gainditu dira, beste batzuk agertuko dira baina komeni da gogoratzea gaur egun ohikoena iruditzen zaiguna, behin batean ametsa besterik ez zela izan... Besteek uzten zigutena geneukan, besterik ez. Hala ere, Ikastola eraikin bat baino gehiago da. Ziru nago ni bezalako ehunka gazte eta ez hain gaztek betiko eramango dutena Ikastola bihotzean. Nire kasuan, behintzat, horrela da.”
<