Aste honetan, hilak 24, 25 eta 26, Liburuaren Eguna ospatuko dugu ikastolako sarrera nagusian. Aurten Ikastolaren urteurrena aukeratu dugu gai bezala eta ikasle gehienek parte hartu dute lan ezberdinak eginez. Klase orduetan talde guztiak pasatuko dira erakusketa ikusten eta familientzako txanda 5etatik 6:30ak arte izango da. Biblioteka itxita egongo da egun horietan.
GUZTIOK ZAUDETE GONBIDATUTA!
Ikasleen lanaz gain, aintzinako euskarazko liburuen erakusketa antolatu nahi dugu. Etxean honelakoak edukiz gero, egun hauetan seme-alabekin ekartzea eskertuko genuke. Oso ondo zainduko ditugu. Eskerrik asko!