Buru-belarri ibili dira azken egun hauetan DBHko ikasle fin hauek eta, dagoeneko, Landa artistaren margolana amaituta dago.
Barikuan, maiatzak 24, Ekitaldi Nagusira hurbiltzen zareten guztiok aukera paregabea izango duzue emaitza ikusi ahal izateko. Hona hemen argazkia
Beraien irakaslea den Olatz Kaltzadak jarraitu ditu ikasleen aurrerapenak; baina ez da hau eskutartean duen ekintza bakarra. Bada ba datorren maiatzaren 24an ikusi ahal izango dugun beste sorpresatxo bat ere.
Animatu zaitezte eta etorri Ekitaldi Nagusira
1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Lehendakari Agirre kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak ematen eta gaur egun, 713 ikasle dira ikasturte honetan 50. urteurrena ospatuko dutenak Euskalduna zubia amaitzen den lekuan dagoen eraikinean, Nerbioi ibaiaren ondoan. Guztira 2000 ikasle inguru dira historia honen zuzeneko protagonistak eta hoientzat prestatu gura dugu blog hau.