50 URTE, 50 EKINTZA
Hori da gure erronka: guztion laguntzaz ikasturtean zehar 50 ekimen antolatzea, egitea eta elkarrekin ospatzea. Jadanik hasi gara:
- Abenduan, euskararen egunean, ospakizunari hasiera emango diogu. 50 URTE KILI-KILIKE. 713 ikasle gehi 65 irakasle ikastolako patioan KILIKILI abestia kantatzera elkartuko dira.
- Bakoitzak bere PINa izango du 50. urteurrenaren oroigarritzat. Gurasoek ere PIN bana jasoko dute.
- Ikasle ohi batzuek prestatutako kanta entzun eta abestuko dugu. Kantarekin LIPDUBa prestatuko dute ikasle nagusiek.
- Kamisetak eta giltzariak salgai jarriko dira.
- Ziklo eta etapaka ospakizuna girotzen hasiko dira; adibidez, LHko 2. ziklokoek Ikastolan izan duten historia laburreko argazki esanguratsuen erakusketa egingo dute pasilloetan.
- Ikastolan jadanik dauden (eta posible balitz atera diren) hiru belaunaldi desberdineko partaideen argazkia egingo da (ikasle ohien seme-alabak ikastolan, gurasoak eta aiton-amonak).
- DBHko ikasleek gelak apainduko dituzte, gaia urteurrena delarik.
- Argazkien erakusketa egingo da.
- Ikastolan antzina erabilitako materiala: liburuak, altzariak, jostailuak... batzen ahaleginduko gara, posible balitz garai hartako ikasgela bat osatuz.
- Ikasturte bukaeran, 40. urteurrenetik hona argitaratzen den urtekariaren ordez liburu bat kaleratuko da.
- Blog hau martxan jarri da eta eguneratuko da.
- Liburuaren egunerako ekintzak 50. urteurrenari lotutakoak izango dira.
- Maiatza aldera ekitaldi nagusia antolatuko da.
- Mendok 2012-2013 ikasturte honetako ikasle guzti guztien marrazkia, komiki eran, marraztuko ditu. Ondoren, langile guztiena egiteko asmoa ere du.
- ...
Anima zaitezte eta parte hartu erronka honetan.