Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunak direla-eta, gaur egun, Ikastolako gurasoak diren eta ikasle ohi direnen zerrenda osatu dugu. Hauen guraso eta seme-alabak baturik, argazki bat egin dugu Ikastolako patioan belaunaldi desberdineko senideak elkartuz: ikasle ohiak, gaur egun ikasle diren edo izan diren hauen seme-alabak, eta ikastolaren hasieran protagonismoa izan zuten beraien gurasoak; hau da, gaurko ikasleen aiton-amonak.
Asko falta izan dira, arrazoi desberdinengatik, baina era batera edo bestera, guztion gogoan egon direna ziur gaude.
Argazkia ikasturte bukaerako aldizkari edo liburuxkan argitaratuko da.
Badira ere hainbat langile, guraso direnak edo izan direnak, edo seme-alaba direnak eta oraindik lanean dihardutenak. Hauek ere argazkian agertuko dira.
Zerrenda osatzerakoan, aipamen berezia merezi duen sendi batez ohartu gara: Ikastolaren sorrerako guraso batzuen lau seme-alabek Ikastolan izan dituzte edo dituzte seme-alaba guztiak ikasle!
Hori bai aipagarria! Aupa Kaltzada-Larrauri sendia! Argazki berezia merezi izan duzue.