2012/11/13

Argazkiak

50 urte hauetan hainbat ikasle izan ditugu gure ikastolan. Kasu batzuetan, ikasle izandakoak orain gurasoak dira. Ikastolako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko eta datozen ikasleei erakusteko argazkiak bildu nahi ditugu. Argazki bakoitzean nortzuk dauden, non eta noiz adierazita (bai argazkiaren atzealdean edo ondoko papertxo baten). Eta norena den argazkia gero bakoitzari berea bueltatzeko!
Mesedez, argazkiak ekarri Gabonetako oporrak baino lehenago.



Jostailuak, Ikastolan erabilitako materiala (mahaiak, mapak...) liburuak, behar ditugu ere.(Bakoitza norena den ipinita, gero bueltatzeko norberari berea).
Bilketa honen helburua erakusketa bat antolatzea da.
Posible bada, garai hartako ikasgela bat berregin nahi dugu.
Animatu! Lagundu erakusketa antolatzen!

Behin betiko dohaintzak onartuko genituzke Ikastolako bitrinan jartzeko.

2012/11/08

Ikasle ohiak

Urtez urte egindako promozio desberdinen argazkien orlak Ikastolako sarrera nagusian dauzkagu ikusgai.
Lehenengo promozioa 1974. urtekoa da: Deustun euskara hutsez  OHOko 8. mailara arte ikasi zuen lehenengo belaunaldia. Aurretik, beste ume batzuk ere buru belarri ibili ziren euskaraz lanean eta haiei esker jarraitu ahal izan zuten ondorengoek, egoera legalizatu arte. Hasierako ikasle anonimo haien bila gabiltza. Erne egon!
 Deustuko Ikastolako lehenengo 7 ikasleekin egindako orla eder hau altxor baten modura gordeta eukiko dute protagonistek, bakoitzak berea jaso baitzuen!

LEHENENGO PROMOZIOA: 1974 -1975
Orlen diseinua ez da inoiz berdina izan, eta irudimen asko erakutsi digute egileek! Beste orla batzuk hemen dauzkazue ikusgai



IKASTOLAN 2 URTETIK UBI AMAITU ARTE EGONDAKO 1. PROMOZIOA


Ikastolan  UBI amaitu zuten   2. promozioko ikasleak; horietako asko 2 urtetik egon ziren elkarrekin.


Ikastolan UBI amaitu zuten 3. promozioko ikasleak; gehienak bi urtetik egon ziren talde berean.
Hau izan zen UBIko azken taldea.
Ikasturte berean Hezkuntza Sailak Euskadiko Hezkuntza-mapa berria ezarri zuen eta Derrigorrezko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzak irakatsiko zituen IKASTETXE PUBLIKO INTEGRALA (IPI) bihurtu zen:
DEUSTUKO IKASTOLA IPI
Hau da Ikastolan DBHko ikasketak amaitu zituen 1. promozioa. 

Ikastolatik atera diren azkenengo ikasleak:
DBHko 14. promozioa eta Ikastolako 36. promozioa da.

Blog honetan aukera daukazue parte hartzeko. Prest gaude zuen proposamenak kontuan izateko. Batzuk badaude martxan.
ANIMATU ZAITEZTE! ZUEKIN KONTATZEN DUGU!

IRAGANA GOGOAN, ETORKIZUNA AHOAN










2012/10/22

Zer egingo dugu?



50 URTE, 50 EKINTZA


Hori da gure erronka: guztion laguntzaz ikasturtean zehar 50 ekimen antolatzea, egitea eta elkarrekin ospatzea. Jadanik hasi gara:

  1. Abenduan, euskararen egunean, ospakizunari hasiera emango diogu. 50 URTE KILI-KILIKE.     713 ikasle gehi 65 irakasle ikastolako patioan KILIKILI abestia kantatzera elkartuko dira.
  2. Bakoitzak bere PINa izango du 50. urteurrenaren oroigarritzat. Gurasoek ere PIN bana jasoko dute.
  3. Ikasle ohi batzuek prestatutako kanta entzun eta abestuko dugu. Kantarekin LIPDUBa prestatuko dute ikasle nagusiek.
  4. Kamisetak eta giltzariak salgai jarriko dira.
  5. Ziklo eta etapaka ospakizuna girotzen hasiko dira; adibidez, LHko 2. ziklokoek Ikastolan izan duten historia laburreko argazki esanguratsuen erakusketa egingo dute pasilloetan.
  6. Ikastolan jadanik dauden (eta posible balitz atera diren) hiru belaunaldi desberdineko partaideen argazkia egingo da (ikasle ohien seme-alabak ikastolan, gurasoak eta aiton-amonak).
  7. DBHko ikasleek gelak apainduko dituzte, gaia urteurrena delarik.
  8. Argazkien erakusketa egingo da.
  9. Ikastolan antzina erabilitako materiala: liburuak, altzariak, jostailuak... batzen ahaleginduko gara, posible balitz garai hartako ikasgela bat osatuz.
  10. Ikasturte bukaeran, 40. urteurrenetik hona argitaratzen den urtekariaren ordez liburu bat kaleratuko da.
  11. Blog hau martxan jarri da eta eguneratuko da.
  12. Liburuaren egunerako ekintzak 50. urteurrenari lotutakoak izango dira.
  13. Maiatza aldera ekitaldi nagusia antolatuko da.
  14. Mendok 2012-2013 ikasturte honetako ikasle guzti guztien marrazkia, komiki eran, marraztuko ditu. Ondoren, langile guztiena egiteko asmoa ere du.
  15. ...

Anima zaitezte eta parte hartu erronka honetan.