2012/10/22

Zer egingo dugu?



50 URTE, 50 EKINTZA


Hori da gure erronka: guztion laguntzaz ikasturtean zehar 50 ekimen antolatzea, egitea eta elkarrekin ospatzea. Jadanik hasi gara:

  1. Abenduan, euskararen egunean, ospakizunari hasiera emango diogu. 50 URTE KILI-KILIKE.     713 ikasle gehi 65 irakasle ikastolako patioan KILIKILI abestia kantatzera elkartuko dira.
  2. Bakoitzak bere PINa izango du 50. urteurrenaren oroigarritzat. Gurasoek ere PIN bana jasoko dute.
  3. Ikasle ohi batzuek prestatutako kanta entzun eta abestuko dugu. Kantarekin LIPDUBa prestatuko dute ikasle nagusiek.
  4. Kamisetak eta giltzariak salgai jarriko dira.
  5. Ziklo eta etapaka ospakizuna girotzen hasiko dira; adibidez, LHko 2. ziklokoek Ikastolan izan duten historia laburreko argazki esanguratsuen erakusketa egingo dute pasilloetan.
  6. Ikastolan jadanik dauden (eta posible balitz atera diren) hiru belaunaldi desberdineko partaideen argazkia egingo da (ikasle ohien seme-alabak ikastolan, gurasoak eta aiton-amonak).
  7. DBHko ikasleek gelak apainduko dituzte, gaia urteurrena delarik.
  8. Argazkien erakusketa egingo da.
  9. Ikastolan antzina erabilitako materiala: liburuak, altzariak, jostailuak... batzen ahaleginduko gara, posible balitz garai hartako ikasgela bat osatuz.
  10. Ikasturte bukaeran, 40. urteurrenetik hona argitaratzen den urtekariaren ordez liburu bat kaleratuko da.
  11. Blog hau martxan jarri da eta eguneratuko da.
  12. Liburuaren egunerako ekintzak 50. urteurrenari lotutakoak izango dira.
  13. Maiatza aldera ekitaldi nagusia antolatuko da.
  14. Mendok 2012-2013 ikasturte honetako ikasle guzti guztien marrazkia, komiki eran, marraztuko ditu. Ondoren, langile guztiena egiteko asmoa ere du.
  15. ...

Anima zaitezte eta parte hartu erronka honetan.

No hay comentarios: