Hona hemen Ekitaldi Nagusiaren bideoak
Zuzenketa bat egin behar da: aurkezleak Koldo Abando eta Naia Armesto(Goizalde Landabasoren ordez) ikasle ohiak izan ziren.
Ikus-entzunezko erreportaien arduradunak Patxi Erezkano eta Juan Karlos Azanza, Ikastolako gurasoak, izan dira.
1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Lehendakari Agirre kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak ematen eta gaur egun, 713 ikasle dira ikasturte honetan 50. urteurrena ospatuko dutenak Euskalduna zubia amaitzen den lekuan dagoen eraikinean, Nerbioi ibaiaren ondoan. Guztira 2000 ikasle inguru dira historia honen zuzeneko protagonistak eta hoientzat prestatu gura dugu blog hau.
2013/05/31
Nola aldatzen diran gauzak
Garai hartako ikasgelek eta gaur egungoek badute antzeko gauza asko baina badira alde handiak ere. Iraganak lekutxo bat hartu du gure eskolako atarian dagoen erakusketa txikian. Bertan, ikastolan gelak nolakoak ziren ikus dezakegu. Nolakoak mahaiak eta aulkiak, nolakoak liburuak eta kuadernoak, arropak, boletinak...
Erakusketaren ikuspegi orokorra
Lehenengo apaleko entziklopedian zegoen horrenbeste informazio! Gaur ordea, Google daukagu klik batera ezta?
Mapak eskuz marraztuak...
Nola aldatzen diren gauzak!
Talde lanerako ezin hobea ezta?
Soka eta goma, patioko erreginak.
Eta nola ez, baloia!
Boletin beldurgarriak!
2013/05/28
Bideoklipa
Hemen daukazue Vietato Pensare taldeak laguntzaile kuadrilatxo batekin
grabatutako bideoklipa
Mila esker danori, umoretsu eta gogotsu egin duzuen lanagatik!
2013/05/26
Ekitaldi Nagusiaren argazkiak
Badaukagu hemen Ekitaldi Nagusian ateratako argazkiekin egindako bideoa. Ikusi...
Ikus-entzunezko erreportaien egileak Ikastolako gurasoak diren Patxi Erezkano eta Juan Karlos Azanza.
Mila esker zuen lanagatik!

2013/05/23
Landaren margolana amaituta dago
Buru-belarri ibili dira azken egun hauetan DBHko ikasle fin hauek eta, dagoeneko, Landa artistaren margolana amaituta dago.
Barikuan, maiatzak 24, Ekitaldi Nagusira hurbiltzen zareten guztiok aukera paregabea izango duzue emaitza ikusi ahal izateko. Hona hemen argazkia
Beraien irakaslea den Olatz Kaltzadak jarraitu ditu ikasleen aurrerapenak; baina ez da hau eskutartean duen ekintza bakarra. Bada ba datorren maiatzaren 24an ikusi ahal izango dugun beste sorpresatxo bat ere.
Animatu zaitezte eta etorri Ekitaldi Nagusira

2013/05/22
50. Urteurrenaren Ekitaldi Nagusia: Egitaraua
Badugu behin betiko egitaraua!
Badakizue, Maiatzaren 24an ikastolan!
Badakizue, Maiatzaren 24an ikastolan!
17.30ean | Dantzen erakustaldia patioan |
18.30etan | Ekitaldia Ikastolako jantokian |
Ohorezko aurrekua | |
Agurra | |
Bertsolariak | |
1963ko ikaslei egindako gogorapena | |
Ikastolaren Historiari buruzko liburuaren aurkezpena | |
Leire Saitua (kitarra) | |
Olatz Saitua sopranoraren emanaldia (pianojolea: Iñaki Belasko) | |
Amaiera | |
20:00an | Bertaratuentzako luntxa |
50. Urteurrenaren batzordea
2013/05/19
Ekitaldi Nagusirako gonbidapena
Aurtengo ikasturtean Deustuko ikastolak, gure ikastolak, 50 urte betetzen ditu.
Historia honen partaide danok gara; Ikastolak guztion zertxobait darama bere baitan.
Ez da adin makala, inondik inora, eta behar bezalako omenaldia egin behar diogu.
Horretarako, urteurrenak merezi duen moduan ospatzeko, denok bertan, elkarrekin egotea nahi genuke.
Honengatik guztiarengatik, maiatzaren 24an egingo den Ekitaldi Nagusira gonbidatu nahi zaituztegu.
17:30ean dantzariek sarrera dotore eta ikusgarria eskeiniko digute Ikastolako patioan.
Ondoren, 18:30ean ohorezko aurresku batek hasiera emango dio Ekitaldiari.
Agurra bertsolarien esku utzita, Ikastolaren historia etorkizunean gordeko duen liburuaren aurkezpena egingo da; bestetik, lehenengo ikasleei orla-oroigarri bat emango zaie.
Hori gutxi balitz ere, Leire Saituak abestuko du eta Olatz Saituak eta Iñaki Belaskok kantaldia eskainiko digute eta azkenean, luntx batekin emango diogu amaiera ekitaldiari.
Lagun asko elkartuko gara egun horretan eta elkarrekin egoteko aukera polita izan daiteke.
Como ya sabréis este curso la Ikastola celebra su 50 aniversario y pensamos que es un buen momento para celebrarlo. Para ello se han organizado una serie de actividades a las cuales nos gustaría invitaros.
Si hoy podemos festejar este momento es también gracias a vuestra participación: alumnos/as,profesores/as, padres y madres, colaboradores... Todos somos parte de esta historia.
Queremos, pues, invitaros de un modo especial, al acto principal que tendrá lugar el próximo 24 de mayo, viernes a las 17:30. Aparte de presentar el libro que se ha editado para recordar nuestra historia y reconocer con la entrega de una orla a los primeros alumnos/as que comenzaron sus estudios en aquel piso de Lehendakari Agirre (en su día, Avenida del Ejército); escucharemos cantar a una de esas alumnas, Leire Saitua y disfrutaremos de la audición que nos ofrecerán Olatz Saitua (soprano) e Iñaki Belasko (pianista).
Después tendremos la oportunidad de charlar mientras degustamos un pequeño lunch.
Sabemos que no hay suficiente sitio para todos en el salón de actos multiusos que tenemos pero con buena disposición y voluntad por parte de todos seguro que logramos que ese día sea una fecha de encuentro.
Os esperamos el próximo 24 de mayo en la Ikastola.
Besarkada handi bat eta ordura arte

2013/05/16
Laguntza eske
Ez dugu horren dotore etorri behar...
50.Urteurreneko ekitaldi nagusian "lunch" txiki bat eskeini nahiko genieke bertaratuko diren guztiei.
Irakasle talde bat martxan jarri da dagoeneko, baina gurasoen laguntza ere behar dugu egun horretan mahaiak prestatu, janaria eta edaria bertan jarri...holakoak egiteko. Janaria prest egongo da, horretaz ez zarete kezkatu behar.
Hamar-hamabost pertsona behar ditugu gutxigorabehera.
Baten bat animatu ezkero, idazkaritzan izena eman edo blogaren goikaldean dagoen kontaktutarako helbidera idatzi edo telefonoz deitu.
Gurean askoz erosoago egongo gara!
2013/05/08
Ekitaldi nagusia
Maiatzaren 24an izango da ekitaldia eta hauxe izango da ekitaldiaren programa:
17.30etan Dantza erakustaldia patioan
18.30etan Ohorezko aurreskua
Agurra
Bertsolariak
1963ko ikasleei egindako gogorapena
Ikastolaren Historiari buruzko liburuaren aurkezpena
Leire Saitua (kitarra)
Olatz Saitua sopranoaren emanaldia
(pianojolea: Iñaki Belasko)
Amaiera
Hau da aurreratu dezakeguna oraingoz.
Guzti hau aurrera ateratzeko irakasle zein gurasoen laguntza beharko dugu. Aurretik eskerrak ematen dizkizuegu. Ziur gaude primerako ekitaldia aterako dala. Animatu zaitezte!
2013/05/07
BIDEOKLIPA LABEAN
Bideoklipa labean dago; bitartean, hona hemen grabaketan ondo pasatutako une batzuk:
2013/05/02
IKASTOLAREN HISTORIA(6): ESKOLA KONTSEILUA ETA IKT GARAIA
Ikastetxeko Organo gorena ASANBLADA izatetik ESKOLA KONTSEILUA izatera
1993an publifikazioa onartu zenetik Ikastetxeko Organo Gorena Asanblada izaen jaraitzen zuen, Batzorde Iraunkorra asanbladen arteko organoa izanik. Bertan eskola komunitateko kide guztiek hartzen zuten parte, botazioak ponderatuak baziren ere. Asanbladak Euskal Eskola Publikoaren legeak adierazten duena betetzen ez zuenez, beste ikastetxeek duten Eskola Kontseilua eratu beharra zegoen. Prozesua 2003-2004 ikasturtean aurrera eraman zen eta horrela 2004ko abenduaren 9an Ikastolako Kontseilua bildu zen lehengo aldiz bere historian, ordudanik ikastolaren gai garrantzitsuenak bertan eztabaidatzen direlarik.
2003-04 ikasturtean ere 2 urteko gela berreskuratu ahal izan zen, heziketa eskeintza luzatuz eta Ikastolari zentzu gehiago emanez: Deustuko Ikastola Publikoa eta Integrala IPI (2 urtetik 16 urtera arte). Eraikin berrira igarotzerakoan, arazo administratiboak zirela-eta, 1980-81 ikasturtetik San Felitzisimoko lokaletan martxan jarritako 2 urteko gela galdu behar izan zen eta ordutik, erronka hori izan du ikastetxeak.
Hurrengo ikasturtean, bigarren 2 urteko gela zabaldu ahal izan zen eta balioanitzeko gunea ere bai.
2003-04 ikasturtean ere beste ekimen berri bati hasiera eman zitzaion: Ikastolaren ikasturte bukaerako aldizkaria (urtekaria).
Ordutik aurrera, aldizkaria urtero-urtero berriak, asmoak, lanak, ekimenak, kezkak, iritziak... eta batez ere argazkiak agertzeko gunea bilakatu da. Ikastolaren bizitza ezagutzeko tresna bat da.
2004. urtean ere, 40. urteurrena zela eta, Ikastolako web orrialdea sortzeko une aproposa zela erabaki zen eta irakasle talde bat, guraso batzuen gidaritzapean bildu eta lanean hasi ziren.
Baina azken urte hauetan izan den beste aldaketa handia IKTkoekin zerikusia duen guztia da, hau da, Informazio eta Komunikazio Teknologiekin eta horrekin batera Ikastolaren webgunearen itxura berrizteko momentua heldu zen. 2010-11 ikasturtetik aurrera, webgune berritua daukagu:
www.deustukoikastola.net
Guraso Elkarteak ere bere webgunea martxan jarri zuen:
www.deustukoikastola.org
Hezkuntza Sailak eskola 2.0 programa burutu egin du urte hauetan. Horren ondorioz, LHko 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1. eta 2. mailetan ikasleek ordenagailu eramangarri bana daukate lan egiteko, talde hauen gelak arbel digitalez hornituta daudela. Honek guztiak lan egiteko aukera onak eta berriak eskeintzen ditu. (Internetean nabigatzea, blogak sortzea, lana sarean egitea,...) Ikastolan ere hornikuntza informatikoa osatzeko ahalegin handia egin da, jadanik zeuden informatika bi gelez gain, gela guztietan ordenagailu bana gutxienez edukitzeko, eta, eskola 2.0 programa barruan ez zeuden geletan kanoia jartzeko, batez ere gela berezietan (musika, biblioteka,...) Honekin lotuta, ez dugu ahaztu behar administrazioan eta irakasleen lanean informatikak eskeini duena, webgunea eta ikastolako blogak sortu direla,... Gero eta aukera gehiago emango dute teknologia berriek.
Bestalde, azken urteetan ikastolaren dokumentazioa berritzeari ekin zaio, gure ikastetxea eguneratzeko oinarrizko lana dena. Antolaketa eta Funtzionamendu Araudia berritu da jadanik, Hezkuntza Proiektua berritzen ari da Batzorde Akademikoa eta Curriculum Proiektua erdi eginda dago. Hurrengo urteetan jarraitu beharko da lan honetan, merezi du eta.
Guraso Elkarteko lehendakaria Ugutz Txopitea da.

IRAGANA GOGOAN ETORKIZUNA AHOAN

Iritsiko naizGaur egun, ikastolan 715 ikasle daude Josu Sainz de la Mazaren zuzendaritzapean; bere aurretik Nerea Aranburu egon zen. Ikasleak, HH eta LHn bi talde maila bakoitzeko eta DBHn hiru talde mailako antolatzen dira. Matrikula garaian taldeak betetzen dira, Ikastolak Deustuko gizartearen oniritzia duelako seinale.
argiak jarraituz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
itzuliko naiz
aurkituko zaitut
begiak itxiz gertu sentituz. Ken Zazpi, Noizbait
Guraso Elkarteko lehendakaria Ugutz Txopitea da.
2013/05/01
MAIATZAKO BILBAO ALDIZKARIAN
Mende erdiko ibilbidea ez da, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula. Hori dela eta, maiatzean ere komunikabideetan agertzen jarraituko dugu. Hona hemen BILBOko aldizkarian azaldu dena.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)