Mende erdiko ibilbidea ez da, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula. Hori dela eta, baditugu hainbat artikulu edo erreportai komunikabide ezberdinetan.
2012ko abenduan PREST aldizkarian argitaratutakoa
1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Lehendakari Agirre kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak ematen eta gaur egun, 713 ikasle dira ikasturte honetan 50. urteurrena ospatuko dutenak Euskalduna zubia amaitzen den lekuan dagoen eraikinean, Nerbioi ibaiaren ondoan. Guztira 2000 ikasle inguru dira historia honen zuzeneko protagonistak eta hoientzat prestatu gura dugu blog hau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario