2013/06/29

Bukatu da!

Ikasturtea amaitzeaz batera, 50.urteurrena ere bukatutzat emango dugu. Blogaren helburua beraz beteta dago eta hemen amaitzen da. Hor daude ikastolako beste blogak beste horrenbeste urtetan begiratzeko eta hau oroitzapenerako geratzen da. Besarkada handi bat denoi. Aguuuur!











2013/06/26

2004ko promozioa

2004ko belaunaldiko ikasle ohi batek eskatuta hona hemen talde horren argazki batzuk. Gora 2004koak!









2013/06/25

Mendoren irudien erakusketa prest dago

Lan handia izan da baina dagoeneko badago kokatuta Ikastolako beheko solairuan, eskulturaren aurreko horman Mendok egindako irudi guzti guztien hormirudia. Ea zer deritzozuen





2013/06/13

Landaren margolanaren azken argazkiak



Maiatzan egin zen Ekitaldi Nagusian Landa margolariariren omenez egin ziren argazkiak hemen dituzue ikusgai



Landa margolariaren senideak eta Olatz Kaltzada

Bertsoak ere abestu ziren




2013/06/02

50. urteurrena Hamaika telebistan

Aurreko asteartean, ekainak 4, gaueko 21:30ak inguru Destuko ikastolaren 50 urteurreneko erreportaia HAMAIKA TELEBISTAN emititu zen. Ikusi nahi baduzue klikatu hemen

2012-2013 ikasturteko ikasle nagusienak eta gazteenak

Azken urteotan ohitura den moduan, aurten ere atera egin da ikusteko irrikitan egoten garen argazkia:
DBHko 4. mailako ikasleak hasi berriak diren 2 urtekoekin.
Hemen daukazue

2013/06/01

1963ko ikasleak eta Estibalitz andereñoa

50 urte dira  Deustuko guraso euskaldun ausart eta adoretsu batzuek bere seme-alabak euskaraz hazteko gogoa bete zutela.
13 ikasle hauek  hasiera eman zioten Deustuko Ikastolari.
50. urteurrenaren Ekitaldi Nagusian honako orla-oroigarria jaso ahal izan zuten.

Ondoren, bertaratu zirenek  Estibalitz andereñoarekin egin ahal izan zuten argazkia hau

2013/05/31

Ekitaldi Nagusiaren unerik esanguratsuenak ikusgarri

Hona hemen Ekitaldi Nagusiaren bideoak
Zuzenketa bat egin behar da: aurkezleak Koldo Abando eta Naia Armesto(Goizalde Landabasoren ordez) ikasle ohiak izan ziren.

Ikus-entzunezko erreportaien arduradunak Patxi Erezkano eta Juan Karlos Azanza, Ikastolako gurasoak, izan dira.

Nola aldatzen diran gauzak

Garai hartako ikasgelek eta gaur egungoek badute antzeko gauza asko baina badira alde handiak ere. Iraganak lekutxo bat hartu du gure eskolako atarian dagoen erakusketa txikian. Bertan, ikastolan gelak nolakoak ziren ikus dezakegu. Nolakoak mahaiak eta aulkiak, nolakoak liburuak eta kuadernoak, arropak, boletinak...

Erakusketaren ikuspegi orokorra


Lehenengo apaleko entziklopedian zegoen horrenbeste informazio! Gaur ordea, Google daukagu klik batera ezta?


Mapak eskuz marraztuak...
Nola aldatzen diren gauzak!


Talde lanerako ezin hobea ezta?


Soka eta goma, patioko erreginak. 
Eta nola ez, baloia!


Boletin beldurgarriak!

2013/05/28

Bideoklipa


Hemen daukazue Vietato Pensare taldeak laguntzaile kuadrilatxo batekin
grabatutako bideoklipa



Mila esker danori, umoretsu eta gogotsu egin duzuen lanagatik!

2013/05/26

Ekitaldi Nagusiaren argazkiak

Badaukagu hemen Ekitaldi Nagusian ateratako argazkiekin egindako bideoa. Ikusi...







Ikus-entzunezko erreportaien egileak Ikastolako gurasoak diren Patxi Erezkano eta Juan Karlos Azanza.
Mila esker zuen lanagatik!

2013/05/23

Landaren margolana amaituta dago

Buru-belarri ibili dira azken egun hauetan DBHko ikasle fin hauek eta, dagoeneko, Landa artistaren margolana amaituta dago.
Barikuan, maiatzak 24, Ekitaldi Nagusira hurbiltzen zareten guztiok aukera paregabea izango duzue emaitza ikusi ahal izateko. Hona hemen argazkia
Beraien irakaslea den Olatz Kaltzadak  jarraitu ditu ikasleen aurrerapenak; baina ez da hau eskutartean duen ekintza bakarra. Bada ba datorren maiatzaren 24an ikusi ahal izango dugun beste sorpresatxo bat ere.
Animatu zaitezte eta etorri Ekitaldi Nagusira

2013/05/22

50. Urteurrenaren Ekitaldi Nagusia: Egitaraua

Badugu behin betiko egitaraua!
Badakizue, Maiatzaren 24an ikastolan!


17.30ean Dantzen erakustaldia patioan
18.30etan Ekitaldia Ikastolako jantokian
Ohorezko aurrekua
Agurra
Bertsolariak
1963ko ikaslei egindako gogorapena
Ikastolaren Historiari buruzko liburuaren aurkezpena
Leire Saitua (kitarra)
Olatz Saitua sopranoraren emanaldia (pianojolea: Iñaki Belasko)
Amaiera
20:00anBertaratuentzako luntxa


50. Urteurrenaren batzordea

2013/05/19

Ekitaldi Nagusirako gonbidapena

Aurtengo ikasturtean Deustuko ikastolak, gure ikastolak, 50 urte betetzen ditu.
Historia honen partaide danok gara; Ikastolak  guztion zertxobait darama bere baitan.
Ez da adin makala, inondik inora, eta behar bezalako omenaldia egin behar diogu.
Horretarako, urteurrenak merezi duen moduan ospatzeko, denok bertan, elkarrekin egotea nahi genuke.
Honengatik guztiarengatik, maiatzaren 24an egingo den Ekitaldi Nagusira gonbidatu nahi zaituztegu.
17:30ean dantzariek sarrera dotore eta ikusgarria  eskeiniko digute Ikastolako patioan.
Ondoren, 18:30ean ohorezko aurresku batek hasiera emango dio Ekitaldiari. 
Agurra bertsolarien esku utzita, Ikastolaren historia etorkizunean gordeko  duen liburuaren aurkezpena egingo da; bestetik, lehenengo ikasleei orla-oroigarri bat emango zaie.

Hori gutxi balitz ere, Leire Saituak abestuko du eta Olatz Saituak eta Iñaki Belaskok kantaldia eskainiko digute eta azkenean, luntx batekin emango diogu amaiera ekitaldiari.
Lagun asko elkartuko gara egun horretan eta elkarrekin egoteko aukera polita izan daiteke.
Como ya sabréis este curso la Ikastola celebra su 50 aniversario y pensamos que es un buen momento para celebrarlo. Para ello se han organizado una serie de actividades a las cuales nos gustaría invitaros.
Si hoy podemos festejar este momento es también gracias a vuestra participación: alumnos/as,profesores/as, padres y madres, colaboradores... Todos somos parte de esta historia.
Queremos, pues, invitaros de un modo especial, al acto principal que tendrá lugar el próximo 24 de mayo, viernes a las 17:30. Aparte de presentar el libro que se ha editado para recordar  nuestra historia y reconocer con la entrega de una orla a los primeros alumnos/as que comenzaron sus estudios en aquel piso de Lehendakari Agirre (en su día, Avenida del Ejército); escucharemos cantar a una de esas alumnas, Leire Saitua y disfrutaremos de la audición que nos ofrecerán Olatz Saitua (soprano) e Iñaki Belasko (pianista).
Después tendremos la oportunidad de charlar mientras degustamos un pequeño lunch.
Sabemos que no hay suficiente sitio para todos en el salón  de actos multiusos que tenemos pero con buena disposición  y voluntad por parte de todos seguro que logramos que ese día sea una fecha de encuentro.
Os esperamos el próximo 24 de mayo en la Ikastola.
Besarkada handi bat eta ordura arte

                    







2013/05/16

Laguntza eske



Ez dugu horren dotore etorri behar...


50.Urteurreneko ekitaldi nagusian "lunch" txiki bat eskeini nahiko genieke bertaratuko diren guztiei.
Irakasle talde bat martxan jarri da dagoeneko, baina gurasoen laguntza ere behar dugu egun horretan mahaiak prestatu, janaria eta edaria bertan jarri...holakoak egiteko. Janaria prest egongo da, horretaz ez zarete kezkatu behar.
Hamar-hamabost pertsona behar ditugu gutxigorabehera.
Baten bat animatu ezkero, idazkaritzan izena eman edo blogaren goikaldean dagoen kontaktutarako helbidera idatzi edo telefonoz deitu.



Gurean askoz erosoago egongo gara! 

2013/05/08

Ekitaldi nagusia


Martxan dago jada Deustuko Ikastolako 50.Urteurreneko ekitaldi nagusiaren antolakuntza.
Maiatzaren 24an izango da ekitaldia eta hauxe izango da ekitaldiaren programa:

17.30etan   Dantza erakustaldia patioan
18.30etan   Ohorezko aurreskua
                  Agurra
                  Bertsolariak
                  1963ko ikasleei egindako gogorapena
                  Ikastolaren Historiari buruzko liburuaren aurkezpena
                  Leire Saitua (kitarra)
                  Olatz Saitua sopranoaren emanaldia
                  (pianojolea: Iñaki Belasko)
                  Amaiera

Hau da aurreratu dezakeguna oraingoz.
Guzti hau aurrera ateratzeko irakasle zein gurasoen laguntza beharko dugu. Aurretik eskerrak ematen dizkizuegu. Ziur gaude primerako ekitaldia aterako dala. Animatu zaitezte!

2013/05/02

IKASTOLAREN HISTORIA(6): ESKOLA KONTSEILUA ETA IKT GARAIA

Ikastetxeko Organo gorena ASANBLADA izatetik ESKOLA KONTSEILUA izatera
1993an publifikazioa onartu zenetik Ikastetxeko Organo Gorena Asanblada izaen jaraitzen zuen, Batzorde Iraunkorra asanbladen arteko organoa izanik. Bertan eskola komunitateko kide guztiek hartzen zuten parte, botazioak ponderatuak baziren ere. Asanbladak Euskal Eskola Publikoaren legeak adierazten duena betetzen ez zuenez, beste ikastetxeek duten Eskola Kontseilua eratu beharra zegoen. Prozesua 2003-2004 ikasturtean aurrera eraman zen eta horrela 2004ko abenduaren 9an Ikastolako Kontseilua bildu zen lehengo aldiz bere historian, ordudanik ikastolaren gai garrantzitsuenak bertan eztabaidatzen direlarik.
2003-04 ikasturtean ere 2 urteko gela berreskuratu ahal izan zen, heziketa eskeintza luzatuz eta Ikastolari zentzu gehiago emanez: Deustuko Ikastola Publikoa eta Integrala IPI (2 urtetik 16 urtera arte). Eraikin berrira igarotzerakoan, arazo administratiboak zirela-eta, 1980-81 ikasturtetik  San Felitzisimoko lokaletan martxan jarritako 2 urteko gela galdu behar izan zen eta ordutik, erronka hori izan du ikastetxeak.
Hurrengo ikasturtean, bigarren 2 urteko gela zabaldu ahal izan zen eta balioanitzeko gunea ere bai.
2003-04 ikasturtean ere beste ekimen berri bati hasiera eman zitzaion: Ikastolaren ikasturte bukaerako aldizkaria (urtekaria).
IRAGANA GOGOAN   ETORKIZUNA AHOAN

Ordutik aurrera, aldizkaria urtero-urtero berriak, asmoak, lanak, ekimenak, kezkak, iritziak... eta batez ere argazkiak agertzeko gunea bilakatu da. Ikastolaren bizitza ezagutzeko tresna bat da.
2004. urtean ere, 40. urteurrena zela eta, Ikastolako web orrialdea sortzeko une aproposa zela erabaki zen eta irakasle talde bat, guraso batzuen gidaritzapean bildu eta lanean hasi ziren.
Baina azken urte hauetan izan den beste aldaketa handia IKTkoekin zerikusia duen guztia da, hau da, Informazio eta Komunikazio Teknologiekin eta horrekin batera Ikastolaren webgunearen itxura berrizteko momentua heldu zen. 2010-11 ikasturtetik aurrera, webgune berritua daukagu:
www.deustukoikastola.net
Guraso Elkarteak ere bere webgunea martxan jarri zuen:
www.deustukoikastola.org
Hezkuntza Sailak eskola 2.0 programa burutu egin du urte hauetan. Horren ondorioz, LHko 5. eta 6. mailetan eta DBHko 1. eta 2. mailetan ikasleek ordenagailu eramangarri bana daukate lan egiteko, talde hauen gelak arbel digitalez hornituta daudela. Honek guztiak lan egiteko aukera onak eta berriak eskeintzen ditu. (Internetean nabigatzea, blogak sortzea, lana sarean egitea,...) Ikastolan ere hornikuntza informatikoa osatzeko ahalegin handia egin da, jadanik zeuden informatika bi gelez gain, gela guztietan ordenagailu bana gutxienez edukitzeko, eta, eskola 2.0 programa barruan ez zeuden geletan kanoia jartzeko, batez ere gela berezietan (musika, biblioteka,...) Honekin lotuta, ez dugu ahaztu behar administrazioan eta irakasleen lanean informatikak eskeini duena, webgunea eta ikastolako blogak sortu direla,... Gero eta aukera gehiago emango dute teknologia berriek.
Bestalde, azken urteetan ikastolaren dokumentazioa berritzeari ekin zaio, gure ikastetxea eguneratzeko oinarrizko lana dena. Antolaketa eta Funtzionamendu Araudia berritu da jadanik, Hezkuntza Proiektua berritzen ari da Batzorde Akademikoa eta Curriculum Proiektua erdi eginda dago. Hurrengo urteetan jarraitu beharko da lan honetan, merezi du eta.
Iritsiko naiz
argiak jarraituz
iritsiko naiz berriz saiatuz
noizbait
itzuliko naiz
aurkituko zaitut
begiak itxiz gertu sentituz.          Ken Zazpi, Noizbait
Gaur egun, ikastolan 715 ikasle daude Josu Sainz de la Mazaren zuzendaritzapean; bere aurretik Nerea Aranburu egon zen. Ikasleak, HH eta LHn bi talde maila bakoitzeko eta DBHn hiru talde mailako antolatzen dira. Matrikula garaian taldeak betetzen dira, Ikastolak Deustuko gizartearen oniritzia duelako seinale.

Guraso Elkarteko lehendakaria Ugutz Txopitea da.

 

2013/05/01

MAIATZAKO BILBAO ALDIZKARIAN

Mende erdiko ibilbidea ez da, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula. Hori dela eta, maiatzean ere komunikabideetan agertzen jarraituko dugu. Hona hemen BILBOko aldizkarian azaldu dena.