KORRIKA 18 badoa Euskal Herrian zehar euskararen alde eta atzo Deustuko Ikastolaren aurretik igarotzerakoan, 50. urteurrena gurekin ospatzeko prest egon zen
Aupa mutilak!
1963. urtean 13 neska-mutil hasi ziren Lehendakari Agirre kaleko Azaola-Gereñotarren etxebizitzan eskolak ematen eta gaur egun, 713 ikasle dira ikasturte honetan 50. urteurrena ospatuko dutenak Euskalduna zubia amaitzen den lekuan dagoen eraikinean, Nerbioi ibaiaren ondoan. Guztira 2000 ikasle inguru dira historia honen zuzeneko protagonistak eta hoientzat prestatu gura dugu blog hau.
2013/03/22
2013/03/21
PANKARTAK JADANIK ESKEGITA DAUDE
Baditugu eskegita Ikastolako hormarik ikusgarrienetan, 50. urteurrena aldarrikatzen duten pankarta dotore eta erraldoiak.
Hor ibili ziren borondatezko langileak, izerdi patxetan, ahal den eta seguruen eskegi nahian baina... eutsi egin ahal izango diote?
Hor ibili ziren borondatezko langileak, izerdi patxetan, ahal den eta seguruen eskegi nahian baina... eutsi egin ahal izango diote?
LANDA GURASO OHIAREN ARTELANA
DBH 4. mailako ikasle batzuk, Olatz Kaltzada ikasle ohia eta irakaslea den gidaritzapean, Iñaki Landa guraso ohiaren marrazki bat margotzen ari dira Ikastolako horma batean. Tankera honetako marrazkiek apaintzen zuten gure Ikastola, San Felitzisimo eraikinean geundenean ere. Ikasgelak sotoetan egon arren, barruko patio batera ematen zuten eta patio horren hormak Landak egindako margolan ederrekin apainduta zeuden.
Txikitan bertan egon garenok, oso ondo gogoratzen ditugu.
Hasi dira ba, gure ikasle artista eta langileak, gora eta behera darabilgun eskailera ondoko horma hutsa betetzen. Hona hemen prozesuaren irudiak:

DBH 4. mailako ikasle artistak hauek dira:
IKER VILLANUEVA
IRENE RUIZ
GARAZI LARREA
LIBE OLABARRIETA
SHEILA FERNANDEZ
LAURA BALDAZO
Artelana aurrera doa. Jarraipena hemen ikus dezakezue.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)