2012/11/30

50. URTEURRENAREN PINA-PIN DEL 50 ANIVERSARIO

Astelehen honetan, abenduak 3, Euskeraren Eguna ospatu dugu ikastolan. 
 50. urteurrenaren pina ere banatu dugu Ikastolako aurtengo kideon artean oroigarri moduan euki dezagun.
Ikasleei pin bana eman zaie eta familia bakoitzari bina, ikasleek gutun-azal batean eraman dituztelarik.
Abenduaren hiruan, beraz, zuen etxeetara heldu behar izan dira urteurrenaren pinak.
Egun horretatik aurrera beste aleak eskuratzeko posibilitatea egongo da 1 €-ko prezioan idazkaritzan.

2012/11/28

BEHIN BETIKO

Abenduaren 3a Euskararen Eguna izanik eta 50.urteurrena dela ospatzeko, honako beste kanta hau ere abestu dugu patioan KILI-KILI BAT abestiaz gain. Youtuben aurkitu dugu letra eta guzti etxean denok batera abestu dezazuen. Imanol Urbietaren BEHIN BETIKO









2012/11/22

Urteurrenaren kamisetak eta nikiak salgai!

       Familia agurgarriok:

       Ikastolaren 50. urteurrena dela-eta,  horretarako prestaturiko anagramarekin zenbait produktu jarriko ditugu salgai, haien artean, kamisetak eta nikiak.
Kamisetak eta nikiak, 50. urteurreneko anagramarekin,  ikusgai egongo dira ikastolako patioan azaroaren 26tik Gabonak arte, astelehenetan eta asteazkenetan  17:00etatik 18:30era. Bertan, eredua eta neurria ikusita, eskakizuna egiten den momentuan ordaindu beharko da, arduradunek enkargua egiteko.
Egindako enkarguak Gabon ostean bananduko dira.

KAMISETAK 7 €                       NIKIAK 15 €





KILI KILI BAT...KILI KILI BI...MILAKA UME DANTZAN


Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta, Ikastolako ikasle eta irakasleak batuko gara patioan KILI KILI kanta abesteko. Hemen daukazue egun horretan abestuko dugun bertsioa, zuek ere praktikatzeko.
KILI KILI BATen bertsio laburra.


KILI-KILI BAT KILI-KILI BI
MILAKA UME DANTZAN
ALFABETATZEN ALFABETATZEN
TEILA BAKO IKASTOLAN

TXAN,TXAN TXORITXUAK DANTZAN
PIL,PIL PERREXILA SALTZAN(BIR)

BAKOITZAK BERE ERAN
EUSKALDUNAK GARELAKO
EGIN DAIGUN EGIN DAIGUN
EUSKARA
KILI-KILI BAT...

Orain dela urte batzuk, ikastolan IKAS UME abesbatsa zegoenean PASCUAL BARTURENen zuzendaritzapean, kanta honen grabaketa egin zen  berak armonizatuta eta Zorion Egileorrek asmatutako doinu eta erritmoan.

Entzun gura baduzue antzinako grabaketa,  hemen entzun ahal izango duzue.

KILI-KILI ren hasierako bertsioa
Badago beste kanta bat egun honetan abestu ohi duguna:
 BEHIN BETIKO BEHIN BETIKO...

Eta zelan ahaztu txikitako kanta...

BIHAR GIZON IZANGO GARA
Bihar gizon izango gara,
umeak ikasten gabiltza,
ikastolan dogu ortan habi,
Euskalerriaren bizitza.

Gogotik alkar gogor harturik,
nahi genduke mundu berria,
ondo gaztetxu garanok sortu  ,
maitasun hutsezko herria.

Andereño, maixu, umeak:
gora dagigun ikastola,
Euskalerri danak goratu daiala
euren zañetan dan odola;

Mingañan euskara beti dogula,
gaur ikasten ta jolasez elkartutik,
bihar gu izango gara
herriaren gidari.

Jeiki azkar, gurasoak
jaso gora Ikastola.

2012/11/13

Argazkiak

50 urte hauetan hainbat ikasle izan ditugu gure ikastolan. Kasu batzuetan, ikasle izandakoak orain gurasoak dira. Ikastolako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko eta datozen ikasleei erakusteko argazkiak bildu nahi ditugu. Argazki bakoitzean nortzuk dauden, non eta noiz adierazita (bai argazkiaren atzealdean edo ondoko papertxo baten). Eta norena den argazkia gero bakoitzari berea bueltatzeko!
Mesedez, argazkiak ekarri Gabonetako oporrak baino lehenago.



Jostailuak, Ikastolan erabilitako materiala (mahaiak, mapak...) liburuak, behar ditugu ere.(Bakoitza norena den ipinita, gero bueltatzeko norberari berea).
Bilketa honen helburua erakusketa bat antolatzea da.
Posible bada, garai hartako ikasgela bat berregin nahi dugu.
Animatu! Lagundu erakusketa antolatzen!

Behin betiko dohaintzak onartuko genituzke Ikastolako bitrinan jartzeko.

2012/11/08

Ikasle ohiak

Urtez urte egindako promozio desberdinen argazkien orlak Ikastolako sarrera nagusian dauzkagu ikusgai.
Lehenengo promozioa 1974. urtekoa da: Deustun euskara hutsez  OHOko 8. mailara arte ikasi zuen lehenengo belaunaldia. Aurretik, beste ume batzuk ere buru belarri ibili ziren euskaraz lanean eta haiei esker jarraitu ahal izan zuten ondorengoek, egoera legalizatu arte. Hasierako ikasle anonimo haien bila gabiltza. Erne egon!
 Deustuko Ikastolako lehenengo 7 ikasleekin egindako orla eder hau altxor baten modura gordeta eukiko dute protagonistek, bakoitzak berea jaso baitzuen!

LEHENENGO PROMOZIOA: 1974 -1975
Orlen diseinua ez da inoiz berdina izan, eta irudimen asko erakutsi digute egileek! Beste orla batzuk hemen dauzkazue ikusgai



IKASTOLAN 2 URTETIK UBI AMAITU ARTE EGONDAKO 1. PROMOZIOA


Ikastolan  UBI amaitu zuten   2. promozioko ikasleak; horietako asko 2 urtetik egon ziren elkarrekin.


Ikastolan UBI amaitu zuten 3. promozioko ikasleak; gehienak bi urtetik egon ziren talde berean.
Hau izan zen UBIko azken taldea.
Ikasturte berean Hezkuntza Sailak Euskadiko Hezkuntza-mapa berria ezarri zuen eta Derrigorrezko Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzak irakatsiko zituen IKASTETXE PUBLIKO INTEGRALA (IPI) bihurtu zen:
DEUSTUKO IKASTOLA IPI
Hau da Ikastolan DBHko ikasketak amaitu zituen 1. promozioa. 

Ikastolatik atera diren azkenengo ikasleak:
DBHko 14. promozioa eta Ikastolako 36. promozioa da.

Blog honetan aukera daukazue parte hartzeko. Prest gaude zuen proposamenak kontuan izateko. Batzuk badaude martxan.
ANIMATU ZAITEZTE! ZUEKIN KONTATZEN DUGU!

IRAGANA GOGOAN, ETORKIZUNA AHOAN