2013/01/31

MENDOREN MARRAZKIAK

50.urteurrena dela eta, Mendo ere ekintza berezia egiteko prest dago: gaur egungo, hau da, 2012-2013 ikasturteko ikasle guztien marrazkiak, komiki eran, marraztuko ditu. Bere asmoa, irudi  horiekin guztiekin, horma-irudi bat antolatzea da. Jadanik 200 bat marrazki eginda ditu. Hori bai lana!
Aupa Mendo!






2013/01/29

BELAUNALDI DESBERDINEN ARGAZKIA

Ikastolaren 50. urteurrenaren ospakizunak direla-eta, gaur egun, Ikastolako gurasoak diren eta ikasle ohi direnen zerrenda osatu  dugu. Hauen guraso eta seme-alabak baturik,  argazki bat egin dugu Ikastolako patioan belaunaldi desberdineko senideak elkartuz: ikasle ohiak, gaur egun ikasle diren edo izan diren hauen seme-alabak, eta ikastolaren hasieran protagonismoa izan zuten beraien gurasoak; hau da, gaurko ikasleen aiton-amonak.
Asko falta izan dira, arrazoi desberdinengatik, baina era batera edo bestera, guztion gogoan egon direna ziur gaude.

Argazkia ikasturte bukaerako aldizkari edo liburuxkan argitaratuko da.
Badira ere hainbat langile, guraso direnak edo izan direnak, edo seme-alaba  direnak  eta oraindik lanean dihardutenak. Hauek ere argazkian agertuko dira.

Zerrenda osatzerakoan, aipamen berezia merezi duen sendi batez ohartu gara: Ikastolaren sorrerako guraso batzuen lau seme-alabek  Ikastolan izan dituzte edo dituzte seme-alaba guztiak  ikasle!
Hori bai aipagarria! Aupa Kaltzada-Larrauri sendia! Argazki berezia merezi izan duzue.




2013/01/24

GILTZATAKOAK SALGAI

Baditugu salgai 50.urteurrenaren giltzatakoak.
Eskuratu nahi izan ezkero, idazkaritzatik igaro .
5 €ren truke oroigarri dotore eta praktikoa  hartuko duzue.

2013/01/22

BELAUNALDI DESBERDINETAKO ARGAZKIA

IKASLE OHI ZARETEN IKASTOLAKO GURASOAK, GOGORATU !
Larunbatean, urtarrilak 26, belaunaldi desberdinen argazkia aterako dugula gogorarazten dizuegu.
Bazarete 120 inguru izena eman duzuenok.
Ikastolako patioan elkartuko gara 13:00etan argazkian nola jarri antolatzeko.
Dena den, oraindik izena eman ez baduzue, animatu eta idazkaritzatik pasatu.
Larunbatera arte

2012-13an Deustuko Ikastolako 50. urteurrena elkarrekin ospatzeko prest!!!

2013/01/08

DBHkoen IKASGELETAKO APAINKETA LEHIAKETA

DBHko ikasleek ere 50. urteurrena ospatu nahi dute. Beitu nola apaindu dituzten beraien gelak...!!!


Lehiaketaren irabazleek saria izan dute:
DBH 1.B eta DBH 2.C koak GUPera joan dira.
DBH 3. eta 4. mailakoak Santo Tomasera joan dira taloa jatera.
Zorionak guztioi, lan bikaina egin duzue-eta!